BIDASOA



BAZTAN IBAIA, BIDASOA IBAI: HIRU MUGA, HERRI BAT


Bidasoa ibaiak 69 km-ko bidea egiten du, eta bere arroak, gutxi gorabehera, 700 km2-ko zabalera du. Horietatik 671, Nafarroakoak dira, gainontzekoak Txingudiko badian - Kantaurin itsasoratzean- , Irunen eta Hondarribian (Gipuzkoan), eta Biriatun, UrruƱan eta Hendaian (Lapurdin) banatzen dira.

Ibaiak, Erratzuko Aranea eta IƱarbegi errekek bat egitean, Baztan izena hartzen du eta izen hori Donezteberaino mantentzen du. Han, Ezkurra errekarekin bat egin ondoren, bukaerarainoko izena hartzen du, Bidasoa.

Mapa honetan Ezkurra errekako arroaren buruko alde txiki bat ez da agertzen (Mendebaldea). Bai ordea, ondoko beste arro batzuk: Aritzakun-Baztan erreka, Errobi ibaian (Nive),  Behe Nafarroan; Orabideako erreka, Uraundi ibaian (Nivelle), Lapurdin; eta Oiartzun eta Urumea ibaietako arroen buruak, Gipuzkoan.

Bidasoa bailarak Euskal Herrian ezarritako mugen (fronterak) kontraesana islatzen du: 1659 urtean, Faisaien Irlan (Irun) Pirinioetako Tratatua sinatu zen;  orduz geroztik, Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdiko biztanleen berezko elkargune izatetik, bailara, Frantzia eta Espainiako erresumen muga zorrotza izatera pasatzen da. Hainbat muga ezarritaā€¦ beste hainbeste kontrabando. Baina ibaiak beti mantendu izan du inguruko biztanleen elkargune izatea, Pio Barojak deitu zuen ā€œBidasoako Herrialdeaā€ (el Pais del Bidasoa) giza eta natura-gunea osatuz.