EXPERIENCE ZIRKUITUA

5 etapa / 95 km
Kontrabandista batek egindako ibilbidea eta pasadizoak ezagutu nahi al dituzu? 1. etapan 2013ko Etxalarren egindako Lan Gauako ibilbidea (*) eginen duzu!!

(*): Lan Gaua ("laneko gaua2), urtero martxoan kontrabandista ohi batekin antolatutako ibilaldi gidatua. Irudian, Etxalar eta Sara arteko mugarria Usategietako lepoan.

BIDASOAKO KONTRABANDISTAK / 5 EGUNETAKO EGITARAUA (AUTOGIDATUA) Kontrabandista Experienceko 1. etapa 14 kmko ibilbide zirkularra eta autogidatua da, Etxalar eta Sarako mugan barna, Xanti Elizagoien kontrabandista ohiaren pasadizoekin ilustratua. Gainontzeko 4 etapak Behobiatik (Irun, Gipuzkoa) Almandozeraino (Baztan, Nafarroa) egiten dira, Arritxulo-Oiartzun, Arantza eta Beintza-Labaienen barna. Bukaeran, Almandoztik Etxalarrera (edo Beintzara eta Etxalarrera) garraioa.

1.eguna (bezpera): ETXALAR. Harrera (aurkezpena, mapa, bixera eta txartela).
Afaria + Lo + Gosaria, Tonpalenea Aterpetxean edo Mikelestonea Landa Etxean (Etxalar).

2.eguna: ETXALAR-USATEGIETA - LABEAGA - GOROSURRETA - ETXALAR (zirkularra, 14,0km) Ibilbide autogidatua, Etxalar eta Sarako mugan barna, Lan Gaua 2013an egina (informazio osagarria).
Afaria + Lo + Gosaria, Tonpalenea Aterpetxean edo Mikelestonea Landa Etxean.

3.eguna: Transfer Etxalar-Behobia. BEHOBIA-OLA-AIAKO HARRIA-ARRITXULO etapa (14,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Arritxulo Aterpetxean (Oiartzun).

4.eguna: ARRITXULO - BIANDITZ - ARTIKUTZA - IZU - ARANTZA etapa (21,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Aterpe Aterpetxean (Arantza).

5.eguna: ARANTZA - MENDAUR - AURTITZ - BEINTZA etapa (22,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Beintzako Aterpetxean (Beintza-Labaien). Kamixeta banaketa.

6.eguna: BEINTZA - LEURTZA - BELATE - ALMANDOZ etapa (24,0 km).
Transfer Almandoz - Etxalar edo Almandoz - Beintza. Ibilbidearen bukaera (*).
(*): Bukaeran 3 aukera: A) Transfer Etxalarrera (barne). B) Transfer Etxalarrera (barne) + bertan lo pentsio erdian (aparte ordaindu behar: 45€). C) Transfer Beintzara (barne) + bertan lo pentsio erdian (aparte ordaindu behar: 45€); hurrengo egunean transfer Etxalarrera (barne).

PREZIOA "KONTRABANDISTA EXPERIENCE"
5 ETAPA / 5 GAU: 310,00 €
(Barne: 5 pentsio erdi + "paketea" + kamixeta + barneko garraioak)

5 ETAPA / 4 GAU: 290,00 €
AUKERA bezperako gaua egin gabe