IBILALDI GIDATUA

ERRESERBAK
948 450 014
info@orbela-beintza.com
ABUZTUAK 25 - IRAILAK 1
7 etapa / 165 km

Mendi gidari batekin Kontrabandistak ibilaldia egingo duzu seguritate osoz eta Baztan-Bidasoa lurraldea ezagutuz.

BIDASOAKO KONTRABANDISTAK / IBILALDI GIDATUA
Bidasoako Kontrabandistak ibilbide osoa bertako mendi gidari laguntzaile batekin, erritmo lasaian eta eguneko motxilarekin. Kontrabandoaren hainbat pasadizo ezagutzeaz gain, Baztan-Bidasoa bailarako baso ederrak eta eta herri ikusgarriak ezagutuko dituzu. Bakarrik apuntatzeko aukera (5 lagunen gutxieneko taldea osatu behar), honako 7 etapak eginez:

1.eguna (bezpera): BERTIZ NATUR PARKEA . HARRERA (aurkezpena, mapa, bixera eta txartela).
Afaria + Lo + Gosaria, Tonpalenea Aterpetxean edo Mikelestonea Landa Etxean (Etxalar).
Beintzako Aterpetxera garraioa eta Afaria + Lo + Gosaria (*)

2.eguna: BEINTZA - LEURTZA - BELATE - BERROETA etapa (28,0 km)
. Transfer Berroeta - Beintza . Afaria + Lo + Gosaria, Beintzako Aterpetxean (Beintza-Labaien).

3.eguna: Transfer Beintza-Berroeta. BERROETA - IRURITA - ETXAIDE - BASABAR - ERRATZU etapa (28,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Kastonea Landa Etxean (Erratzu).

4.eguna: ERRATZU - AMAIUR - ALKURRUNTZ - ESKISAROI - ETXALAR etapa (23,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Tonpalenea Aterpetxean edo Mikelestonea Landa Etxean (Etxalar).

5.eguna: ETXALAR - LIZUNIAGA - LARRUN - IBARDIN - BIRIATU - BEHOBIA etapa (29,0 km).
Transfer Behobia- Etxalar. Afaria + Lo + Gosaria, Tonpalenean edo Mikelestonea Landa Etxean.

6.eguna: Transfer Etxalar-Behobia. BEHOBIA - OLA - AIAKO HARRIA - ARRITXULO etapa (24,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Arritxulo Aterpetxean (Oiartzun).

7.eguna: ARRITXULO - BIANDITZ - ARTIKUTZA - IZU - ARANTZA etapa (21,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Aterpe Aterpetxean (Arantza).

8.eguna: ARANTZA - MENDAUR - AURTITZ - BEINTZA etapa (22,0 km).
Afaria + Lo + Gosaria, Beintzako Aterpetxean (Beintza-Labaien).
Kamixeta banaketa eta KB ibilbidearen bukaera.

(*): Etapen ordena orientatiboa da eta alojamenduen arabera antolatuko da. Ibilbide zirkularra izanik hasiera eta bukaera leku berean izanen dira, eta aldez aurretik abisatuko da. Azken etapako gaua ez dago prezioan barne (45€).

PREZIOA "KONTRABANDISTA IBILALDI GIDATUA"
7 ETAPA / 7 GAU: 495,00 €
Barne: mendi gidari zerbitzua 7 egun + 7 pentsio erdi + "paketea" + ekipajea eta barneko garraioak)