IBILBIDEA BTTZ

DISTANTZIA: 224 km / 211 km      MALDA: 6.400 mt / 5.360 mt      ETAPAK: 4 / 7



OHARRAK
  • Ibilbidea zirkularra eta norabide bakarrekoa da.Informazio gehiago eskuratzeko, eguneraketak edo ibilbidearen aldaketak jasotzeko: kontrabandistak.com
  • Gida eta Kartografi mapa: 1:60.000 eskalan dago adierazita mapan. Gidak etapa bakoitzaren sarrera txiki bat eta perfila ditu.
  • Etapak HIRU ZIRKUITUTAN ANTOLATUTA daude, ostatu-alojamenduen sarea txandakatuz: A ZIRKUITUA eta B ZIRKUITUA (4 etapa) eta C ZIRKUITUA (7 etapa, egunean 30-35 km-ko bataz bestekoa eginez. ERNE: aukera hau ez dago deskribatuta ez eta grafikoetan azaldua ere. Etapa bakoitza A edo B zirkuituen etapa erdia da).


AHOLKU PRAKTIKOAK

  • Ibilbidea maila ertain - altukoa da, teknikoki erraza baina pilatutako malda eta etapen distantziagatik gogorra izan daiteke.
  • Ibilbidea egiten hasi aurretik zalantzei buruzko informazioa alojamenduan eskatu. Halaxe, antzemandako edozein anomalia alojamenduan komunikatu.
  • Udan, ibilbidea egiten goizez hasi eta atsedena eguerdian hartu berotasun orduak saihesteko.
  • Eguraldi aldaketak aurreikusi eta etapan zehar beharrezkoa izan daitekeen arropa eraman aldatzeko edo babesteko.
  • Ibilbidek ez du aparteko zailtasun teknikorik, baina tarte estuak aurki daitezke, labainkorrak, lokaztuak eta adar solteekin.
  • Iturri ugari dago ibilbidean zehar, baina mendian hazienda asko dagoenez, ur- edangarria eramatea komeni da.
  • Tailerrak / Ordezko piezak: Tailer mekanikoak daude ibilbidearen inguruan: Irunen, Hondarribian, Hendaian, Beran, Lesakan, Donezteben, Elizondon, Erratzun eta Etxalarren. Donezteben, baita, BTT zentro bat dago.