IBILBIDEA OINEZ

Handitzeko klik egin irudiaren gainean1. etapa: Hondarribia – Aritxulegi + info       
Distantzia: 21,250 km        Malda: 1.135 mt 
Denbora: 6 h. 55´               Alt +: EZ  Alt -: EZ     

2. etapa: Aritxulegi – Arantza + info
Distantzia: 20,500 km        Malda: 1.490 mt
Denbora: 6 h. 30´               Alt +: EZ  Alt -: BAI  

3. etapa: Arantza - Beintza Labaien + info
Distantzia: 22,000 km        Malda: 1.515 mt
Denbora: 6 h. 35´               Alt +: EZ  Alt -: EZ     

4. etapa: Beintza Labaien – Ziga + info
Distantzia: 32,100 km        Malda: 1.410 mt
Denbora: 8 h. 30´               Alt +: BAI  Alt -: EZ

5. etapa: Ziga – Erratzu + info 
Distantzia: 23,500 km        Malda: 960 mt
Denbora: 6 h. 25’                Alt +: BAI  Alt -: EZ

6. etapa: Erratzu – Etxalar + info 
Distantzia: 23,150 km        Malda: 1.100 mt
Denbora: 6 h. 45´               Alt +: EZ  Alt -: EZ

7. etapa: Etxalar – Hondarribia + info
Distantzia: 33,100 km        Desnivel: 1.925 mt
Denbora: 8 h. 55´               Alt +: BAI  Alt -: SI    

ALT+: aukerako zatia. Etapa luzatzeko aukera. ALT-: etapa mozteko aukera.

GUZTIRA: Distantzia: 175,650 km   Malda: 9.535 mt   Etapak: 7 etapa   Denbora: 50 h 35'


TRACK-AK


Oinezko ibilbideen track-ak 
· Jaitsi
   
Track-en bersioa aldatzeko hemen sakatu.



OHARRAK


  • Ibilbidea zirkularra eta norabide bakarrekoa da. Eguneratzea, bidearen aldaketa eta informazio osoa web orrian.
  • Gida eta Mapa kartografikoa: SUA EDIZIOAK editorialak editatu du eta inskripzioarekin batera ematen da. Salmenta komertziala du. 1:60.000 eskalan dagoen mapa eta 7 etapetako deskripzioak osatzen dute irizpide hauek jarraituz
    • ETAPAREN DATUAK, inguruak eta herriak, distantzia orokorra.
    • ETAPAREN AURKEZPENA, etapa bakoitzaren ezaugarri orokorrak, (bideetako puntu interesgarriak, aholku bereziak...)
    • TOPONIMOAK (lekuen izenak), beti mapan kokatu ahal izango ditugu eta bideko erreferentzia izango dira.
    • BIDE MOTA: Gidan; bidexka, ardi bidea, bidexka estua, pista, baserri bidea, mendi bidea, hormigoizko bidea, errepidea, definizioak erabiliko dira.
    • BALIZAJEA: zatia balizatua badago, zein seinale mota duen.
    • AUKERAKO BIDEAK: Labur bildurik deskribatuta daude eta “ALT” -ekin markatuta daude aukerako zatiaren hasiera eta bukaera.
    • KONTRABANDISTAREN TXOKOA: etaparen bukaera inguruan dagoen leku ederrenean atsedentxo bat egiteko aholkua. “TXO”.


AHOLKU PRAKTIKOAK

  • Eguraldi aldaketak aurreikusi eta arropa egokia eraman.
  • Bidearen trazaketak ez dauka aparteko zailtasun teknikorik baina bidean tarte lokaztuak eta labainkorrak egon daitezke. Zola oneko eta txorkatilak babesten dituen oinetakoak erabili.
  • Etapa hasi baino lehen, edozein zalantza kontsultatu. Ez ohiko zerbait edo ibilbideko akatsen bat aurkitzen baduzue alojamenduei jakinarazi.
  • Neurtu eta gorde zure indarrak:  etapa batzuetan aukerako bideak daude mendi kaskoak igotzeko. Etapa luzatzeko edo mozteko erabakia zeurea da.
  • Ura eraman, nahiz eta iturri gehienak edangarriak izan, mendietako aska batzuk ez dira fidagarriak hazienda asko dagoelako mendian.
  • Udan, goiz hasi ibilaldia eguerdian atsedena hartzeko eta bero orduak saihesteko.