2. etapa: Aritxulegi – Arantza

Aritxulegi – Bianditz – Bidango – Artikutza – Ollargarata - Arantza

DISTANTZIA: 20,500 km       ORDUTEGIA: 6 h 30´       MALDA: + 1.490 / - 1.665



Hiria eta kostako paisaiak utzi ondoren, Nafarroako lurretan barneratuko gara. Artikutza, Erdi-aroan Orreagako kolejiatarena izan zena, eta gaur egun Donostiako udalak kudeatzen duen pagadi ikusgarria gurutzatuko da.

Etaparik motzena da, baino profilak duen “M” forma eta pilatutako maldak esfortzu berezia eskatzen dute.

Etapa luzatu edo mozteko aukera dago.



Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kontrabandisten txokoa: Arruzpiko zubiaren azpian dagoen ur putzua herri sinesmenen araberan, lamien lekua da. Bertan lamiek ilea orrazten omen zuten gauaren esperoan. Leku freskagarri eta eder honetatik Arantzara 20 minutuko bidea izanen dugu.


KB OINEZ. TRK