4. etapa: Beintza Labaien – Ziga

Beintza - Leurtza - Bidekorri - Putuzeta - Belate - Sastraerreka - Berroeta - Ziga

DISTANTZIA: 32,100 km       ORDUTEGIA: 8 h 30´       MALDA: + 1.410 / - 1.500



Etapa luzea baina erosoa: Leurtzara igo ondoren GR12 bidea hartuko dugu Belateko pasabide historikoraino. Berroetarainoko jaitsiera Santiago Bideko kontrako norabidean egingo dugu Sartra errekako bailara ezkutura. Saioa, Bidasoako mendirik altuenera joatea aukerakoa da pilatutako malda positiboa asko igotzen baita. Eguraldi onarekin eta prestaketa fisiko egokiarekin egitea bakarrik gomendatzen da.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kontrabandisten txokoa: etaparen amaiera baina ordu eta erdi lehenago dago Sastrako erreka zokoan paraje basatian. Marin errekako zubitxoaren azpian dagoen putzuan ura freskoa da eta hotza ere egon daiteke udako egun beroetan ere.


KB OINEZ. TRK