5. etapa: Ziga – Erratzu

Ziga – Irurita – Etxaideko errota – Basabar (Auza) – Xorroxin – Erratzu

DISTANTZIA: 23,500 km       ORDUTEGIA: 6 h 25´       MALDA: + 960 / - 1.020



Ibilbide honetan Baztan bailarako baserri inguruez eta bertako herrien edertasunez gozatzeko aukera izango dugu. Bukaeran, Iñarbegiko jaitsierak Xorroxingo ur-jauzira inguratuko gaitu. Etapa honek malda guttiago duenez, aukerako bidea egin daiteke Behe Nafarroako Aldudeko muga eta Auzako kaskoa, garai bateko kontrabandisten pausalekuak bisitatuz. Eguraldi onarekin bakarrik egitea gomendatzen da.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kontrabandisten txokoa: Xorroxingo ur-jauzia leku frexkagarria  da eta udan bisitari asko ditu. Herri sinesmenek diotenez bertan Lamiak urrezko orrazi eta ispiluarekin ilea orrazten pasatzen omen zuten eguna.


KB OINEZ. TRK