6. etapa: Erratzu – Etxalar

Erratzu – Amaiur – Zueta / Alkurruntz – Eskisaroi – Urtsumiatza – Orizki - Etxalar

DISTANTZIA: 23,150 km       ORDUTEGIA: 6 h 45´       MALDA: + 1.100 / - 1.300



Etapa hau, luzera, malda positiboa, eta erosotasunari dagokionez, maila ertaineko zailtasunekoa da. Bide edo bidexka erraz eta zabaletan barna, Baztango Erratzu, Bozate eta Amaiurretik, Bortzirietako Etxalar herri polliteraino iritsiko gara. Alkurrutz mendiak (aukerakoa) bista zoragarria eskaintzen digu Pirinioetarantz nahiz itsasorantz.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kontrabandistaren txokoa: Etxelarrerako jaitsieran, ordu erdi bat faltan, Irazakuko bidegurutzean ezkerreko aldean dagoen harizti eder batean, egurrezko zubi azpiko erreka putzu lasaia eta deskantsurako  leku egokia  aurkituko dugu.


KB OINEZ. TRK