7. etapa: Etxalar-Behobia / Hondarribia

Etxalar – Lizaieta – Lizuniaga – Larun – Ibardin – Biriatu – Behobia - Hondarribia

DISTANTZIA: 33,100 km       ORDUTEGIA: 8 h 55´       MALDA: + 2.050 / - 2.100



Ibilbideko etaparik luzeena eta gogorrena da. Udazkenean milaka txoriren pausalekua den Usategietan, antzinako ohiturei jarraituz sareekin egiten da uso ehiza. Eguraldi onarekin Larrun mendiko zatiak Euskal Herriko kostaldeko ikuspegi paregabea eskaintzen du. Etapa moztu edo luzatzeko aukerak daude, Larrungo igoera gogorra eta Hondarribira iristeko zati urbanoa saihesteko.


Kontrabandisten txokoa:
dudarik gabe etapa gogor eta luzearen ondoren  itsasoan bainu ederra hartu daiteke Hendaiako hondartzan, Goiko Errota aterpera iritsi baino lehen.


KB OINEZ. TRK