Ibilbidea egiteko aukerak



OINEZKOEN BIDEA



  • 7 EGUN JARRAIAN: ibilbide zirkular osoa betetzen da 7 etapak eginez. Alojamenduen lekuen araberan, antolakuntzak hasiera eta bukaerako lekua egokituko du.
  • 4 EGUNEKO BI ZATITAN: lehenengo zatia Hondarribian hasi eta Belaten bukatzen da (3 ½ etapa / 3 gau) eta bigarrena Belatetik Hondarribira doa (3 ½ etapa / 3 gau). Erreserba bakarra egingo da, %100 hasieran ordainduz eta urte beteko epean egin beharko dira bi zatiak. Hasiera eta bukaerako puntuetarako garraioaren kostuak bezeroaren kontu izanen dira.

BTTko IBILBIDEA


      
  • 4 EGUNETAN (maila ertaina-altua): ibilbide zirkular osoa egiten da 4 etapetan. Bezeroak A edo B zirkuitua aukeratzen du eta alojamenduen lekuen araberan antolakuntzak hasiera eta bukaerako lekua jarriko du.
  • 7 EGUNETAN (maila ertaina): ibilbide zirkular osoa egiten da 7 etapa erosotan. 30 km inguruko etapek, inguruaz, naturaz, paisaiez, bertako herriez, eta gastronomiaz gozatzeko aukera gehiago emango dute. ERNE: aukera hau ez da gidan agertzen, hala ere, aukeratutako zirkuituaren araberan (A edo B), gidako etapa erdiak dira.
  • 4 EGUNEKO BI ZATITAN: (hasierako maila - maila ertaina) lehenengo zatia Hondarribian hasi eta Belaten bukatzen da (3 ½ etapa / 3 gau) eta bigarrena Belatetik Hondarribira egiten du (3 ½ etapa / 3 gau). Erreserba bakarra egingo da, %100 hasieran ordainduz eta urte beteko epean egin beharko dira bi zatiak. Hasiera eta bukaerako puntuetarako garraioaren kostuak bezeroaren kontu izanen dira.


OHARRA: aukera hauetatik kanpo, KB ibilbidearen antolakuntzak ez du erreserbarik onartuko eta ez du inongo larrialdi protokolorik aktibatuko.