Larrialdiak. Istripu eta sorospena. Asegurua.

  • KB zirkuitua, erabilera publikoko bidexka, pista eta errepideetan zehar igarotzen da. Eguraldi baldintza normaletan bide hauek ez dute arrisku berezirik. Bidean zehar abeltzaintzarako erabiltzen diren ataka eta pausuak aurkitu ditzakegu.
  • Oinezko bidean aukerako tarte batzuk kaxkoetan eta malkarretan zehar igarotzen dira eta lainoa edo eguraldi txarrarekin arriskutsuak gerta daitezke.
  • BERANDUTZEAK: Bezeroak bere helduera gehienezko ordutegiaren ondoren (21:00) aurreikusiz gero, alojamenduari abisua eman beharko dio honek larrialdi protokoloa martxan jarri ez dezan.

TELEFONO MUGIKORREN ESTALDURA: zirkuituko zati gehienean estaldura badago, leku batzuetan salbu: Artikutza, Leurtzatik Belaterako tartean, Sastrako errekan eta IƱarbegi-Erratzu tartean.

  • LARRIALDIAK: bezeroa ez bada alojamendura 21:00ak baino lehen iristen eta ez badu atzerapenaren berririk eman, ondorengo protokoloa jarraituko da:
    • Bezeroari deia (Inskripzioan emandako mugikorrera).
    • Aurreko alojamenduarekin kontaktuan jarri eta bertatik atera dela baieztatu.
    • KBko telefonora jakinarazi eta behar bada 112 telefonora deitu.

  • ISTRIPU eta SOROSPEN ASEGURUA: KB zirkuitua egiteak prestaketa fisiko egokia eskatzen du, mendian kokatzeko gaitasuna eta ekipaje egokia.  Antolakuntza ez da gertatu daitezken istripuen kargu egiten ez eta sorospen kasuez ere. Kasu hauetarako seguru bat kontratatzea gomendatzen da.