Seinaleztapena



Leku oso zehatzetan ez ezik, ibilbidea ez dago modu espezifikoan seinaleztatuta Bidasoako eskualdeko bide balizatuen sare zabalean oinarrituta baitago. Oinezkoen bideko %90ean eta bizikletako bidearen %50ean ondorengo balizajea izango du:
  • GR (Gran recorrido): Xuri- gorrizko balizajea Nafarroan. Ongi markatua, mendi federazioen esku baitago. Bideak GR121 (Gipuzkoako Bira), GRT batzuk, GR12 (Euskal Herriko bidea), GR11 (Hego Pirinioetako bidea) eta GR10 (Ipar Pirinioetako bidea) zeharkatzen ditu.
  • PR (Pequeño Recorrido): Balizaje xuri-horia Nafarroa eta Gipuzkoako tartean eta horia Lapurdin. Herrien esku dagoen mantenu egokia.
  • SL (Sendero Local): xuri-berdean edo bestelako koloreetako balizajea. Etapa bakoitzean zehaztuko da. Mantenu desberdina, herrien, elkarteen eta partikularren esku dauden bideak direlako.
  • Santiago Bidea: gezi hori norabide bakarrekoa, kontrako norabidean ikuspen murriztukoa. Mantenu desberdina elkarte ezberdinen esku baitago bidea. Bideak Kostako Bidea (Hondarribia, Hendaia, Behobia) eta Baztango Bidea (Belatetik Iruritara eta Bozatetik Otsondora) zeharkatzen ditu.
  • ERNE: kontuan hartu etapen deskripzioa egiterakoan balizaje mota zehaztuko dela.

SEINALEZTAPEN ZEHATZA

Leku oso zehatzetan, seinaleztapenik gabeko bide garrantzitsuen bidegurutzeetan edo mendiko pasabideetan, esaterako, Kontrabandisten Bideko seinaleztapenak egongo dira. Laguntza gisa erabili beharko dira:




ERNE: oinezkoen bideko aukerako tarteetan ez da gehigarrizko seinaleztapenik egongo. Oso ongi prestatutako ibiltariek bakarrik egitea gomendatzen da.