OSTATUAK



Bidasoako Kontrabandisten Bidea – KB Bidasoa bailarako herrietan zehar dauden alojamendu sare batean oinarrituta dago. Etapa bakoitzaren bukaeran, atseden hartu eta gure sukaldaritzaz eta inguruneaz gozatu dezakezu.

Landetxe, aterpetxe eta apartamentu turistikoek osatzen dugu alojamendu sare hau eta bertakoei eta gure KB-ko bezeroei arreta profesionala bermatzeko dekalogo bat daukagu.




HOTEL SAN NIKOLAS
/
Hondarribia
Tel.: 943 644 278
www.hotelsannikolas.es · info@hotelsannikolas.es

TXOKO GOXOA OSTATUA / Hondarribia
Tel.:943 64 46 58
www.txokogoxoa.com  · info@txokogoxoa.com

MARTINDOZENEA ATERPETXEA / Irun
Tel.: 943 62 10 42
www.irun.org/albergue · albergue@irun.org

ARRITXULO ATERPETXEA / Aritxulegi
Tel.: 943 580 010
www.arritxulo.org · info@arritxulo.org

ATERPE ATERPETXEA / Arantza
Tel.: 948 634 179
www.arantza.net · aterpe@arantza.net

BEINTZAKO ATERPETXEA / Beintza-Labaien
Tel.: 948 450 014
www.orbela-beintza.com · orbela@alberguesnavarra.com   

ALDEKOETXEBERRIA LANDA ETXEA / Ziga
Tel.: 948 580 277 · 699 842 628
www.aldekotxeberria.com · aldekoa@hotmail.com   

KASTONEA NEKAZAL ETXEA / Erratzu
Tel.: 948 581 393 · 656 933 760
www.kastonea.com · info@kastonea.com

MIKELESTONEA LANDA ETXEA / Etxalar
Tel.: 948 635 075 · 689 042 621
www.mikelestonea.com · info@mikelestonea.com    

TONPALENEA ATERPETXEA / Etxalar
Tel.: 948 635 166 · 689 702 891
www.alberguetompalenea.es



GURE KONPROMEZUA ZEURE BERMEA

1) Alojamenduaren seinaleztapena: alojamendu bakoitzak KB logotipoa duen kartela izanen du sarreran. (*)

2) Zirkuitua martxoaren 15etik abenduaren 15a arte egin ahal izango da, beti ere, eguraldia kontuan hartuz.

3) KB-ko bezeroari zerbitzu hauek eskainiko zaizkio:
a. Harrera eta arreta: Zirkuituari buruzko informazioa, behar izanez gero. Etaparen amaieran bidea egin dela ziurtatzen duen txartela zigilatzea. (Ordutegia: 17:00tik 21:00ra).
b. Bizikleta gordetzeko lekua eta garbitzeko aukera.
c. Afaria, alojamenduan. Alojamenduak zerbitzu hau eskaintzen ez duenean, nonbait erreserbatzeko ardura hartu beharko du. Gainera alojamenduak bere gain hartuko luke ordainketa hau. Afaria, kirol jarduera fisikoak eskatzen duen araberakoa izango da. (Ordutegia: 20:00tik 21:00ra).
d. Logela establezimendu turistikoan:
  • Aterpe turistikoa: litera, maindireak, mantak eta eskuoihala.
  • Landetxea-Apartamentua: Ohedun gela, maindireak eta eskuoihala.
  • Bezeroarentzako egongela ez esklusiboa eta KB-ko informazio gunea.
e. Gosaria. Alojamenduak eskainiko du eta gutxienez hau izango du: Zukua eta fruta, kafea, esnea, infusioa; galletak, ogi xigortua, gurina, mermelada, gazta edo urdaiazpikoa; olioa eta tomatea. (Ordutegia: 7:30-8:30 artean edo bezeroarekin adostuta, 10:00 bitarte).
f. Ekipajea gordetzeko lekua: objektu pertsonalak gordetzeko lekua eskaini beharko du zirkuituaren hasiera eta bukaerako alojamenduak.
g. Piknik: Zerbitzu hau eskainiko da baina KB-ko preziotik kanpo ordaindu beharrekoa izango da.
4) LARRIALDIAK: bezeroa ez bada alojamendura 21:00ak baino lehen iristen eta ez badu atzerapenaren berririk ematen, ondorengo protokoloa jarraituko da:
a. Bezeroari deia (Inskripzioan emandako mugikorrera).

b. Aurreko alojamenduarekin kontaktuan jarri eta bertatik atera dela baieztatu.

c. KB-ko telefonora jakinarazi eta behar bada 112 telefonora deitu.
5) KB zirkuituan zehar, trazaketan edo gidan edozein irregulartasun antzematen baduzue, etapako alojamenduan edo antolakuntzari jakinarazi lehenbailehen zuzenketa egiteko.

6) KB zirkuituaren hasiera eta bukaerako alojamenduetan:
a. Bezeroari “Paketea” emango zaio. Bertan; mapa-topogida, bixera eta zigilatzeko txartela.

b. Objektu pertsonalak gordetzeko lekua eskainiko da.

c. Zirkuitua osatu ondoren eta azken etapako zigilua eman eta gero, ibilbideko kamiseta ofiziala emango zaio bezeroari.

(*): Alojamenduak leku librerik ez daukanean, KB-ko antolakuntzak ezaugarri antzekoak betetzen dituen bertze alojamendu bat erreserbatuko du, nahiz eta alojamendu hori KB-koa ez izan. Kasu horretan bezeroari aurretik jakinarazi beharko zaio.