ZER DA KB

BIDASOAKO KONTRABANDISTAK - KB



Bidasoako Kontrabandisten Bidea (KB) ibilbide zirkularra eta norabidebakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egiteko. Kontrabandistak S.I.k diseinatutako eta antolatutako produktu turistikoa da, kirol, natur eta kultur arloetatik hainbat osagarri biltzen duena.
  • Kirol arloan: ibilbide zirkularra eta norabide bakarrekoa da, puntu berean hasi eta bukatzen dena. Distantziek eta desnibelek maila fisiko ona eskatzen dute:
    • OINEZ: 176 km (7 etapa) eta 9.535 mt malda akumulatua.
    • BTT: 224-211 km (4 edo 7 etapa) eta 6.400 / 5.360 mt malda.
  • Natur arloan: ibilbidea garrantzi handiko natur gune babestutan barna doa, haien artean Txingudiko Padurak, Aiako Harriko Parke Naturala, Artikutzako mendiak, Leurtzako Natur Gunea eta Belateko BIL, Larrungo zohikaztegia edo Bianditz, Mendaur, Saioa, Auza, Alkurruntz eta Larrungo mendi kaskoak.
  • Kultur arloan: bidean zehar historia aurreko (megalitikoa), erromanizazioko (meatzaritza), Erdi Aroko (baserriak eta jauregiak) eta gaur egungo gizakiaren presentziaren aztarnak ikusi ahal izango dira. Egungo bizitza kulturalaren lekuko, bidean zehar hainbat herri kultur ekitaldi aurkituko da.
  • Zirkuitua martxoaren 15etik abenduaren 15era egin daiteke; eguraldiaren araberan antolakuntzak murriztu dezake denboraldia.

Ibilbidea diseinatzerakoan, zein irizpide hartu da kontuan? Lehen aipaturiko hiru osagarriez gain, ibilbidearen diseinuan beste hiru osagarri nagusi integratu dira:
  • Kontrabandoa: Ibilbidea XX. mendearen erdialdean kontrabandorako igarobide garrantzitsuak izan ziren hainbat mendi bidexkatan barna doa, ez bakarrik Frantzia-Espainiako fronteran, hiri nagusietako igarobidea zaintzeko bailaran bertan hainbat kontrol puntu jartzen baitziren ere.
  • Seinaleztapena: oinezko bide gehiena eta BTTko ia bidearen erdia balizatuta daude, ziurtasun handia emanez. Balizatu gabeko leku zehatzetan berezko seinaleztapena badago.
  • Ostatuen sarea: ibilbidea etapetan antolatua dago (7 oinez eta 4 edo 7 BTTez). Etaparen bukaeran ostatuak daude; aterpetxe turistikoa, landa etxea edo apartamentu turistikoa izan daitezke.